ELAk babesa eman dio Galiziako CIGak telemarketineko baldintza duinen alde apirilaren 13an deitutako grebari

2022/04/12
ELAk babesa eman dio Galiziako CIGak telemarketineko baldintza duinen alde apirilaren 13an deitutako grebari. Sindikatua oso kritiko da estatuko hitzarmenen eduki eskasekin, hala nola, contact-center deitutakoekin: soldata oso txikiak, lanaldi oso luzeak eta eduki sozial eskasak dituzte. Horregatik, beste behin ere sektoreko langileen errealitatetik hurbilago dauden sektoreko hitzarmenak aldarrikatzen ditu ELAk, eta, horregatik, errealitate sindikal desberdinak errespetatzea eskatzen du, eta, ondorioz, Hego Euskal Herrian negoziazio- mahai bat eratzea, esparru horretan dauden gehiengo sindikalekin.

Negoziazio kolektiborako eskubidea eta erabaki eremua defendatzea ELAk eta CIGek partekatzen dituzten helburuak dira. Negoziazio kolektibo erreal, zorrotz eta edukizkoa defendatzea, eta Estatuan daudenetatik haratago dauden gehiengo sindikal aldarrikatzaileek eduki anbiziotsuagoak negoziatu ahal izatea defendatzea.
ELAk Galizako lankideei babesa ematen die egungo baldintzak hobetuko dituen hitzarmena lortzeko borrokan, eta Hego Euskal Herriko contact center enpresako langileak esparru horretako negoziazio propioa bultzatzera animatzen ditu, norbere errealitate sozioekonomikoarekin bat datozen baldintzak ezartzeko.