ELAk babesa eta elkartasuna adierazi die Bizkaiko 2019ko metalgintzako grebagatik auzipetutakoei

ELAren ustez, greba egitea edo manifestazio batean parte hartzea ezin da izan ordena publikoko delitu edo arazo bat, babestu beharreko oinarrizko eskubideak baliatzea baizik. Gaur Bilbon epaitzen ari diren bi pertsonen kasuan, 20 hilabete baino gehiagoko espetxe zigorra eskatzen zaie. Inputazio erabat neurrigabe eta bidegabeen aurrean gaude. Gainera, 2019ko gertaerak dira, eta, tamalez, gaur egun ere, 2022an manifestariak epaiketara eramaten dituztela ikusi behar dugu.
ELA kezkatuta agertu da Segurtasun Sailak polizia lana lan gatazketan, manifestazioetan eta grebetan nola bideratzen duen ikusita. Askotan, badirudi Segurtasun Sailak horretan guztian ordena publikoko arazo bat baino ez duela ikusten, eta ez, ezer baino lehen, benetan zer diren: babestu beharreko oinarrizko eskubideak