Banco Santanderrek langileak kaleratu nahi ditu igaz 977 miloi euro irazabazi zituenean

2016/04/01
Atzo arratsaldean Madrilen egindako bilera batean Banco Santaderreko zuzendaritzak plazaratu zuen murrizketa berriak egiteko asmoa. 2013an Banestorekin bat egin ondoren gertatu zen bezala, kaleratzeak ekarriko dituen plangintza baten aurrean gaude.

ELAk ez ditu onartuko murrizketa gehiago. Izan ere, iaz Banco Santanderrek 977 milioiko irabaziak izan zituen Estatu Espainiarrean, aurreko urtean baino %18 gehiago.

Ez dugu ahaztu behar 2013an Banco Santanderrek 300 langile bota zituela CCOO, UGT, FITC eta STS sindikatuekin izenpetutako akordioaren ondoren.

Bestalde, ELAk salatu nahi du Banco Santanderreko zuzendaritzak langileak aparteko orduak eta arratsaldeko lan ordutegia luzatzera behartzen dituela, Segurtasun Sozialari, Ogasunari eta, bereziki, bertako langileria osoari iruzurra suposatzen dutelarik.