ELAk barnesaileko laboralen eta Arkauteko lan hitzarmena sinatu du

2008/03/07
Bost urtetan inolako hitzarmenik sinatzeko aukerarik izan barik, azkenik ELA Sindikatuak eta Eusko Jaurlaritzako Barne-Sailak pasaden 2008ko martxoaren 5ean Barne-Saileko lan-itunpeko langileen eta Arkauteko Polizia Ikastegiko lan-hitzarmena sinatu genuen. Hitzarmen honek 600 bat langilerengan du eragina, Barne-Saileko laguntza arloetan eta Arkauteko Ikastegiko formakuntza ematen duten langileengan hain zuzen.

Bi aldeek sinatutako hitzarmen honek urrats garrantzitsua suposatzen du aurreko hitzarmenarekiko, lizentzietan, Berdintasun Legea indarrean sartu ondoren eguneratuak, euskalduntzean, plus ezberdinen eguneratzean eta formakuntzan esaterako, baina, batez ere, urrats garrantzitsua suposatzen du ELArentzat ezinbestekoak diren arloetan, hala nola prekarietatean eta zerbitzuen subkontratazioan.

Hitzarmena sinatu zen momentu beretik dago indarrean eta barne zein kanpo-konkurtsoa aurrikusten ditu lanpostuen kontsolidazioa eta administrazioko langileek pairatzen duten behin-behinekotasunarekin bukatu dadin. Era berean, hitzarmenak espreski debekatzen du Barne-Sailerako lanean ari diren zerbitzu-enpresek era berean beste enpresa batzuk subkontratatzea eta, edozein kasutan, zerbitzu-enpresa horiek aldatzekotan langileek bere lanpostua ziurtatuta izango dute Hitzarmenaren arabera lanean hasten den enpresa berriak aurreko langileak beregain hartu beharko ditu eta subrogazio klausula baten bitartez.