ELAk bat egin du Etxerat-eko manifestazioarekin

2009/12/22
Etxeratek urtarrilaren 2rako Bilbon deitua duen manifestazioan parte hartuko duela iragartzen du ELAk, eta bide batez bertan parte hartzeko deialdia luzatzen dio. gizarteari

Preso dauden pertsona guztien eskubideen ukazioarekin bukatzeko, espetxe politika eta lege penalak sakonean berrikus daitezen esijitzen du ELAk.

Bereziki ELAk esijitzen du:

-  gaixotasun larriak dituzten preso guztiak berehala askatzea.

-  Euskal Herriko presondegietara hurbiltzea, presoek bizi duten sakabanaketa politikarekin amaituz.

-  Biziarteko zigorra ezartzeko neurri penalak bertan behera uztea.

Bestalde, preso guztien senitartekoei bere elkartasuna helarazi nahi die ELAk, sakabanaketa politika honek bere bizkarrean zigorra eta oinazea gehitzen baitie oinarrizko eskubideak ukatuz.