palestina
ELAk bat egin du Gernika-Palestina Plataformaren ekimenarekin su etena eta autodeterminazio eskubidea aldarrikatzeko

Leire Gallego ELAko Batzorde Eragileko kide eta Ekintza Sozialeko arduraduna eta Ioritz Iglesias Gipuzkoako Ekintza Sozialeko arduraduna izan dira Gernika-Palestina Herri Plataformak deituriko agerraldian.
Herri palestinarrak eta bereziki Gazako zerrendak bizi duten egoeraren berri eman du plataformak. Erakunde guztiek kezka agertu dute Israelgo estatua egiten ari den indarkeria gorakadaren aurrean. Ondorioz, agerraldia bukatzean adierazpen bateratu bat plazaratu dute.
ELArentzako ezinbestekoa da:
-
Gazako genozidioari amaiera emango dion berehalako su-eten iraunkorra.
-
Ebazpen integrala, aldeen arteko negoziazioaren eta elkarrizketaren bidez, nazioarteko komunitatearen babespean.
-
Israeli armen salmenta geldiaraztea, eta Palestinako genozidioaren aurka ez dauden erakunde eta instituzioekin merkataritza, ekonomia edo bestelako jarduera oro etetea: enpresekin, tokiko erakundeekin, estatuko eta Europakoekin (asoziazio akordioak eta Europar Batasunaren eta estatu kideen itunak barne) baita beste hainbat erakunderekin ere, unibertsitateak, gizarte eragileak…
-
EAEko eta Nafarroako erakundeek, baita Espainiako Estatuak ere, Nazioarteko Zigor Gortean Esku Hartzeko Adierazpenak aurkez ditzatela, Israelen aurka dagoeneko martxan dagoen eskaera babesteko.