EUSKAL HERRIKO PENTSIODUNEN MUGIMENDUA
ELAk bat egin du Pentsiodunen Mugimenduaren HELarekin
2025/02/05

Neurri honek bereziki pentsioetan dagoen genero arrakala gainditzeko bidean aurrerapausoa suposatuko luke. Halaber, Hego Euskal Herrian LGS ezberdin bat egongo balitz, erreferentziatzat hori hartzea jasotzen dute.
ELAk bat egin du Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak bultzatutako Herri Ekimen Legegilearekin. Atzo pentsionistek HEL hau aurkeztu zuten Bilboko Kafe Antzokian egin zuen ekitaldian. Honen bitartez, EAEn pentsio minimoak Estatuko LGSri parekatzea eskatzen dute, hau da, 1134 euro 14 ordainsaritan.
Parlamentuko mahaiak HELa onartu zuen urriaren 29an eta apirila bitarte jasoko dituzte sinadurak. Sindikatuak beste 286 eragilerekin batera, pertsona ugariren bizi baldintzak hobetzea bilatzen duen ekimen hau aurrera eramateko babesa adierazi die pentsionistei, besteak beste sinadura bilketan bere ekarpena egingo duelarik.