ELAk bat egin du SARE herritar mugimenduak biharko deitu duen manifestazio deialdiarekin

2016/10/14
ELAk bat egin du SARE herritar mugimenduak biharko (urriak 15) deitu duen manifestazio deialdiarekin; gaixotasun larriak dituzten presoak kaleratzea da deialdiaren aldarrikapena.
ELAk bat egin du SARE herritar mugimenduak biharko (urriak 15) deitu duen manifestazio deialdiarekin; gaixotasun larriak dituzten presoak kaleratzea da deialdiaren aldarrikapena. Sindikatuak dei egiten die bere militanteei mobilizazioan parte har dezaten.
Espainiar estatuak gaixorik dauden presoei ematen dien tratua legez kanpokoa, bidegabea eta antidemokratikoa da. Herritar bati ere ezin zaio osasunerako eskubidea ukatu, ezta preso dagoenari ere. Horregatik, estatuari dagokio bermatzea presoek ere beharrezko diren osasun-baliabideak jasoko dituztela, baita bizi-baldintzarik egokienak ematea, osatzen diren arte