ELAk bat egiten du Aberri Egunean Keinu Bat Batera ekimenarekin
2021/03/30
ELAk bere atxikimendua adierazi nahi dio 2021eko Aberri Egunari dela-eta Euskal Herria Batera herri ekimenak antolatu duen Keinu Bat Batera kanpainari. Ekimen honen arduradunek Aberri Egunean “Euskal Herri burujabea” aldarrikatzeko deia egiten diete herritarrei.
Apirilaren 4ean Keinu Bat Batera ekitaldiak ikus-entzunezko bat zabalduko du 12:30etan hedabide eta sareen bidez. Emisio horrek hiru abesti jasoko ditu: Gernikako arbola, Txoriak txori eta Ikusi mendizaleak. Ondoren, Euskal Herri osoan zehar ekimenarekin bat egingo duten lagunek kanta horiek elkarrekin abesteko aukera izango dute. Izan ere, kanpainak dioen bezala, elkarrekin denok gauza txikiak eginez helburu handiak lortu daitezke.