GURE ESKU
ELAk bat egingo du ekainaren 7an Bilbon deitutako mobilizazioarekin

ELAk bat egingo du ekainaren 7an Gure Eskuk "Herri libre bat. Euskal Herriak erabaki!" lelopean deitutako mobilizazioarekin. Casilla plazatik abiatuko da, 17:30etan.
"Euskal nazioari bultzada emateko, burujabetzaren bidean urratsak egiteko eta erabakitzeko eskubidea gauzatzen hasteko" aldarrikatzea du helburu mobilizazioak.
Gainera, hasi aurretik, Casilla inguruan Gehiengo Sindikalak bultzatutako Gutxieneko Soldata Propioa lortzeko sinadurak biltzeko mahaiak egongo dira. Informazio gehiago hemen.
Mobilizazio nazionala arratsaldean izango bada ere, Gure Eskuk egun osoko egitaraua prestatu du, goizetik gaueraino. Bertsolariak, musika, pailazoak, erraldoiak, txistulariak eta trikitilariak, herri kirolak eta abar izango dira Bilboko hainbat gunetan. Halaber, martxaren bukaeran Sol Band Palestinako taldea ariko da Bilboko udaletxe ondoko oholtzan.