ELAk bat egiten du 18/98+ eta Oinarriak taldeen deialdiekin

2005/02/24

ELAk berretsi egiten du datorren larunbaterako 18/98+ plataformak deituriko manifestaldiarekiko atxikimendua. ELAren iritziz garrantzitsua da kalean ere xede eta erabaki politikoen menpe jarritako justizia salatzea. ELArentzat auziok hasieratik berme juridiko eza eta pertsonen eskubideen zapalketa izan dituzte ezaugarri nagusi, eta estatuaren helburua ez da egia argitzea zein justizia ematea izan, esparru politiko eta sozial jakin bat zigortzea baizik.

Horregatik ELAk larunbateko Bilboko deialdiarekin bat egiten du, egun bererako Iruñan OINARRIAK taldeak hiritarren hizkuntz eskubideen alde deitu duenarekin bat egiten duen legez.

Bere kideak manifestaziotan izatera deitzeaz gain, sindikatuak zuzendaritza organoen ordezkaritza bana bidaliko ditu Bilboko nahiz Iruñeko manifestaldietara