A25
Aitortu, erantzun eta erreparatu, funtsezko hiru elementu indarkeria matxistei aurre egiteko

Emakumeen ahots eta bizipenei sinesgarritasuna eman eta honen inguruan memoria kolektibo bat eraikitzea ezinbestekoa da egia, justizia eta erreparazioa printzipio diren aitortza ariketa egiteko. Horrekin batera, autodefentsa feministak emakumeok eskura dugun ezinbesteko tresna izaten jarraitzen du indarkeria matxistei indidibualki eta kolektiboki erantzuterakoan; emakumeok badakigu elkarrekin beldurrari aurre egingo diogula eta oraindik borroka luzea dagoela.
Bestalde, instituzio eta baliabide publikoak, batez ere gertukoak eta tokikoak diren baliabideak, indartzea premiazkoa da, eta nola ez, lan mundutik ere badugu zer esan eta zer egin lan mundua indarkeria matxisten eskenatoki zuzena ere badelako.
Horrela, sindikatuak indarkeria horiek aitortzeko, erantzuna emateko eta erreparatzeko tresna izan nahi du, bai lan zentroetan, baita sindikatuan zein bizitzako gainontzeko esparruetan ere.