ELAk bat egiten du alderdi politikoek presoen eskubideen alde deitutako manifestazioarekin

2009/12/31
Abertzaleen Batasuna, Altenatiba, Aralar, EA eta Ezker Abertzaleak alderdiek presoen eskubideen alde eginiko manifestazioaren deialdiarekin ELAk bere atxikimendua adierazi nahi du.
<!-- @page { margin: 2cm } P { margin-bottom: 0.21cm } -->

Alderdi hauek, aniztasunez, erakutsitako ekimen gaitasuna begi onez ikusi du ELAk, are eta gehiago pertsona presoen eskubideen defentsaz aritzen garenean.

Etxerat-ek deituriko manifestazioaren bueltan emandako debekua dela eta, ELAk atzo bere posizioa finkatu eta gero, bere militantzia eta gizarte ososa animatu nahi du manifestazioan parte har dezan.