ELAk bat egiten du Frantzian ematen ari den borrokarekin

2016/04/01
ELAk bat egiten du Frantzian ematen ari den borrokarekin
ELAk oso ondo ikusten du Holladeren gobernuak ezarri nahi duen lan erreformaren aurka Frantziar Estatuan eman diren mobilizazioa eta lanuztea. ELAk helarazi nahi die mobilizazioak deitu dituzten sindikatuei, mugimendu sozialei eta ikasleei bere elkartasuna eta zoriona atzoko egunak izan zuen arrakastaren ondoren.

Zoritxarrez, Alderdi Sozialistak berea egin du neoliberalen agenda, eta lan-baldintzak suntsitu nahi ditu. Alderdi Sozialistak erreforma aurrera eramateko orduan, Estatu Espainiarrean erabilitako argudio berdinak plazaratu ditu. Gogoratu, Hego Euskal Herrian ere lanuzteak egin zirela antzeko neurrien aurka.