EKIALDE HURBILA

ELAk bat egiten du Gernika-Palestinak abiatutako kanpainarekin

2024/02/19
ELAk bat egin du Gernika-Palestina Herri Ekimenak bultzatutako "Elkartasun Aktiboa" kanpainarekin. Ekimen horren ardatzetako bat ekarpen ekonomikoak biltzea da, bi helburu zehatzekin: - Benjamin Netanyahuren aurka abian den demanda babestea, Gazatarrek Nazioarteko Zigor Auzitegian bultzatutakoa. - Gazan berreraikitzeko herritarren proiektuak babestea, MunduBat GKEaren bidez.

ELAk hitz eman du gaur Euskal Herri osoan egin diren Eskualde Kontseiluetan funtsen bilketa zabaldu eta babestuko duela, eta gai hori landuko duela sindikatuaren ordezkariekin lantokietan. Kanpaina hori datozen egunetan indartuko da, gutxienez martxoaren 1era arte.
Funtsen ekarpena kontu honetan egin daiteke: ES0530350083240830140015
Edo Bizumetik: 08736