ELAk bat egiten du GuraSOS elkarteak azaroaren 26an Donostian deitutako manifestazioarekin

2016/11/24
ELAk bat egiten du GuraSOS elkarteak azaroaren 26an Donostian deitutako manifestazioarekin
ELAk bat egiten du GuraSOS elkarteak deitutako, Zubietako erraustegiaren kontrako azaroaren 26an Donostian, egingo den manifestazioarekin. Manifestazio hau babesteko arrazoiak asko dira. Alde batetik, Zubieta eta inguruko biztanleen osasuna ez dagoelako guztiz bermatuta. Horregatik, prebentzio eta babes printzipioetan oinarrituz, erraustegiaren asmoa alde batera utzi behar da.

Bestetik, GuraSOSek defendatzen duen bezala, hondakinen arazoaren irtenbidea demokratikoki adostu behar dela pentsatzen dugulako. Eta irtenbide horrek ezin du inola ere, inoren osasuna arriskuan jarri.

Esan dugun guztiagatik, manifestazio honetan parte hartzera eta GuraSOSek egindako manifestua sinatzera gonbidatzen zaituztegu. Zuen laguntza beharrezkoa dela eta!:

http://www.gurasos.org/go-firmar-manifiesto