ELAk bat egiten du Gure Esku Dago-k irailaren 29an Gernikan antolatu duen ekitaldiarekin

2018/09/28
Gure Esku Dago herri dinamikak erabakitzeko eskubidearen aldeko ekimena egingo du irailaren 29an Gernikan (17:30, Astra kanpoan). ELAk bat egiten du ekimenarekin, eta sindikatuko ordezkaritza zabala bertan izango da, Leire Txakartegi –Batzorde Eragileko kidea– eta Arrate Elkoro –Gernika-Durango eskualdeko arduraduna– buru.

Urriaren 1ean Katalunian izan zen erreferendum-aren urtemuga da. Hori dela-eta ELAk aukera hau baliatu nahi du beste behin Kataluniak eta Euskal Herriak euren etorkizuna libre eta demokratikoki erabakitzeko duten eskubidea aldarrikatzeko. Ekitaldia, gainera, berezia izango da, Gernika bezalako herri batean egingo baita, bakea, askatasuna eta soberania ordezkatzen dituen herria.