migrazio eskubidea

ELAk bat egiten du igande honetarako bidasoako mugan deitutako mobilizazioarekin

2025/01/23
Duela 8 hilabete, Martxoaren 14ko KORRIKAren harira, 36 pertsona migratzailekin batera muga Santiago zubitik zeharkatzeko ekimena burutu zen, eta 7 ekintzaile epaituko dituzte urtarrila bukaeran. Urtarrilaren 26an Ficobatik Hendaiara egingo den mobilizazioan parte hartzeko deia egiten du ELAk.

Korrikaren egunean egindako ekimenaren helburuak hauek ziren:

  • Europa Gotorlekuaren immigrazio-politika errepresiboa salatu

  • Frantziako Gobernuak eskuin muturraren laguntzarekin ezarri duen azken immigrazio legea salatu

  • eta mugak behin betiko irekitzea eta bereziki Irun eta Hendaia arteko bezalako zubi guztiak irekitzea eskatu, guztion zirkulazio askea eta bertan gelditzeko eskubideak bermatzeko.

Ekimen horren ondorioz, 7 ekintzaile epaituko dituzte urtarrilaren 28an.

Haien berehalako kargugabetasuna aldarrikatzen dugu. Guk ez dugu epaiketa hau onartzen. Epaitu beharrekoa ez da elkartasuna, ez eta pertsona guztien eskubideen alde ari direnak.

Euskal Herria beti izan da harrera, immigrazio eta emigrazio lurralde bat, eta izaten jarraitu nahi du. Migrazio prozesu aske eta seguruak egiteko eskubidea aldarrikatzen dugu.

Horregatik, ELAtik, urtarrilaren 26an Ficobatik Hendaiara egingo den mobilizaziorako deia egiten dugu gure militante guztiei.