ELAk bat egiten du Irisarrin gertatutako hilketa bikoitza salatzeko bilkurekin

2009/11/10
Genero biolentziaren azken biktimen hilketa salatzeko egingo diren kale bilkurekin bat egiten du ELAk. Astelehenean Irisarrin gizon batek bere emaztea (M.J.M) eta amaginarreba (M.J.M) erahil zituen.

Azken gertaera hau ere,irmotasunez gaitzezten dugu. Horregatik, herri eta hirietan burutuko diren elkarretaratzetara batzeko deia luzatzen dugu.

Aurrerantzean ere, emakumeen aurkako biolentziaren aurka eta genero berdintasunaren alde lanean jarraituko dugu ELAtik.

Bilkurak hiriburuetan:            

ASTEAZKENA, AZAROAK 11:

Bilbo: 19:30etan Arriaga Antzokian

Gasteiz: 20:00etan Andra Mari Zuriaren Plazan

Iruña: 20:00etan Udaletxe Plazan

Donostia: 19:00etan Bulebarrean