ELAk bat egiten du Irundik Hendaiarako Aberri Eguneko deialdiarekin

2007/04/02
ELAren batzorde eragileak begi onez ikusi du herritar talde batek Aberri Egunerako deitu duen Irundik Hendaiarako ibilaldia, deialdiak adierazten duen batasun nahia oso aintzat hartzekoa baita, ELAren ustez.

Egia da eragileoi dagokigula, eta ez beste inori, gure artean dugun zatiketa gainditu ahal izateko urratsak egitea. Halere, eragileon gaurko ezintasuna ikusita, uste dugu Aberri Egunerako ekimen honek euskal jendearen batasun gura adierazteko eta euskal naziotasuna, lurraldetasuna eta etorkizuna gure esku hartzeko eskubidea eta borondatea aldarrikatzeko balio dezakeela.

ELAk bere Nazio Batzordearen ordezkaritza bidaliko du Irundik Hendaiarako ekitaldira; halaber, sindikatuko militanteak Aberri Eguneko ekitaldi honetan parte hartzera animatzen ditu.