ELAk bat egiten du larunbatean euskal presoen alde egingo den elkarretaratzearekin

2006/01/04

ELAk bat egiten du heldu den larunbatean Euskal presoak Euskal Herrira, dagozkien eskubideen jabe lelopean Bilbon antolatutako manifestazio deiarekin. Elkarretaratzea Ibaetako Foroak deitu du, eta arratsaldeko 17:00tan hasiko da, Aita Donostia plazatik. ELAk elkarretaratzean parte hartzeko deia luzatu nahi die Euskal Herriko langile guztiei.