ELAk bat egiten du larunbatean Iruñan izanen den elkarretaratzearekin, Altsasuko gazteendako justizia eskatuz

2019/10/24
ELAk kasu horretan egin den bidegabekeria salatzen du, eta elkartasuna adierazten die kondenaturikoei, haien senideei eta haien inguruko jendeari.

ELAk parte hartuko du datorren larunbatean, urriak 26, eginen den mobilizazioan, Nafarroako Justizia Jauregiaren aitzinean, 17:00etan.

Sindikatuaren iritziz Altsasuko gazteei ezarritako kondena hori zentzugabekeria juridiko eta politiko hutsa da, eta beraz bere elkartasuna adierazten die zigorturiko pertsonei, haien etxekoei eta lagunei.

Azkenik, ELAk azpimarratzen ditu Nafarroako gizartearen mobilizazio jendetsuak, justizia eta proportzionaltasuna eskatuz. Ildo horretatik jarraikiz datorren larunbateko elkarretaratzean ere ugari-ugari parte hartzera dei egiten dugu.