EKIALDE HURBILA

ELAk bat egiten du martxoaren 17an Donostian deitu den Palestinaren aldeko mobilizazioarekin

2024/03/13
Gazako egoera jasanezina eta ankerra da. Egunero, egoera larriagotu egiten da palestinarrentzat. Hildakoak 31.000 baino gehiago dira, eta bizi direnak gosetearen ertzean daude, mota guztietako laguntza humanitarioa ukatzen zaielako.

Premiazkoa da gatazkaren amaiera eta Palestinak estatu subirano izateko duen eskubidea bermatuko dituen bake-prozesua abian jartzea. Era berean, beharrezkoa da Israelgo Gobernu genozidarekin harreman guztiak etetea.
ELAren ustez, mobilizazioa ezinbestekoa da Palestinako herriari elkartasuna adierazteko eta berehalako su-eten iraunkorra eskatzeko.