ELAk bat egiten du Saharako langileen aldarrikapenekin

2016/12/13
ELAk bat egiten du Saharako langileen aldarrikapenekin
ELAk bat egiten Mendebaldeko Saharako langileen aldarrikapenekin, eta bere elkartasun osoa adierazi die orain dela gutxi hango UGTSario sindikatuak egin duen kongresuan. Bertan egon da Mitxel Lakuntza, Batzorde Eragileko kidea, ELAko ordezkari moduan.

UGTSarioko 8. kongresuan, adierazpen ofiziala onartu da, eta besteak beste, ondorengo aldarrikapenak ditu, ELAko babes osoarekin, eta beti ere Marokoko Gobernuaren jarduera salatuz: Brahim Saika sindikalistaren erailketa salatzen dugu; baliabide naturalen ebastea; lurralde okupatuen mugak irekitzeko eskaera eta Nazio Batuen esku-hartzea, ahalik eta lasterren.