PRESOAK
ELAk bat egiten du Sarek abenduaren 20rako eta urtarrilak 13rako deitu dituen mobilizazioekin
2023/12/20

Bost urte baino gehiago pasa dira jada Izan Bidea dinamika abian jarri zenetik eta hamaika izan dira sindikalgintzatik burutu diren mobilizazioak. Dinamika hura lantokietaraino eraman eta, neurri batean, ekarpen horri esker ere, eman diren pausoak balioan jarri nahi ditu ELAk: lehen graduaren amaierak, ondoren egindako hurbilketak, urrunketaren amaiera, etab. Kanpaina berriak azaltzen duen bezala, guztiok izan gara eta izaten ari gara konponbiderako giltza baina oraindik euskal presoen eskubideek urratuak izaten jarraitzen dute salbuespen neurrien bidetik.
Kanpainak zigorrak betetzeko legeak berak eskaintzen dituen aukera desberdinei ateak irekitzea eskatzen die; Espetxe eredu berri, humanizatu eta justuago batean sakonduz, euskal presoei dagozkien jabetza aitortuz, herri honetan sufritu duten pertsona guztiak aintzat hartuz eta biolentzia ezberdinen biktima diren guztiak errespetatuz.
Testuinguru honetan, abenduaren 20an mobilizazioak izan dira Euskal Herriko hiriburuetan, eta urtarrilaren 13an manifestazioa nazionala izango da Bilbon, La Casillatik hasita. Gure militantzia osoa animatzen dugu bertan parte hartzera.