ELAk bat egiten du torturaren aurkako bost neurriekin

2007/05/20
Torturaren Aurkako Taldea ELArekin bildu da bere jardunaren berri emateko eta, bereziki, tortura amai dadin proposatzen dituen neurriak azaltzeko. ELA bat etorri da neurrion egokitasunaz.

Bost dira TATek proposatzen dituen neurri nagusiak:

-Agintariek torturaren existentzia aitortu eta torturatuak izan direnak errekonozitu ditzatela.

-Tortura gehiagorik ez dela izango bermatzeko neurriak hartzea: tortura ahalbidetzen duen makinaria juridikoa (inkomunikaziotik hasi eta Auzitegi Nazionalera) desegin, eta tortura prebenitzeko neurriak jarri.

-Inpunitatearekin amaitu: salaketak ikertu eta epaitu, eta maila guztietako erantzukizunak argitu. Gainera tortura delituak preskribaezin beharko luke.

-Epaiketak baliogabetzea, torturapeko adierazpenetan oinarritu badira.

-Asistentzia egokia bermatzea torturaren kalteak pairatzen dituzten pertsonei.