ELAk bat egiten du torturaren aurkako manifestazioarekin
2006/02/08
ELAk bat egiten du datorren larunbatean hainbat gizarte eragilek Donostian torturaren aurka antolatu duten manifestazioarekin. ELArentzat, ezagutzera ematen diren tortura kasuak ez dira errealitate isolatuak, sistemaren parte bat baizik. Izan ere, honek ez du ezer egiten torturaren aurka borrokatzeko. Batetik inkomunikazioa dago, eta, bestetik, ematen diren kasuak, nahiz eta nabariak izan, ikertzeari uko egiten zaio.
ELAren batzorde eragileko ordezkaritza bat, beraz, Donostian izango da, sindikatu honek protesta ekintza honi elkartasuna adierazteko.