ELAk bat egiten du torturaren aurkako manifestazioarekin

2010/10/26
ELAk bat egiten du datorren larunbaterako Donostian Torturaren Aurkako Taldeak beste zenbait eragilerekin deitu duen manifestazioarekin.
Bategite honek giza eskubideen exijentzian ELAk duen erabateko konpromisoarekin bat dator.

ELArentzat, ezagutzera ematen diren tortura kasuak ez dira errealitate isolatuak, sistemaren parte bat baizik. Izan ere, inkomunikazioaren politika  dago, eta, bestetik, ematen diren kasuak, nahiz eta nabariak izan, ikertzeari uko egiten zaio.

Inkomunikazio epealdian polizietxetan atxilotutako pertsonek jasaten duten indefentsioarekin behin betiko bukatzea exijitzen du ELAk, pertsonen eskubideak urratzeko aukerako lekuak direlako.

Guzti honengatik, ELAk dei egiten dio langile klaseari orokorrean eta bere militantziari bereziki manifestazio honetan parte hartzeko