ELAk begi onez ikusten du inkomunikazioan dauden lagunen galdeketak bideo kamaraz grabatzea

2005/10/02

ELA-Ertzaintzak begi onez ikusten du iragan astean Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburu Javier Balzak hartutako erabakia; erabaki horren bidez, inkomunikazio aldian dauden lagunen galdeketetan bideo kamerak erabili ahal izango dira. Erabaki hau denbora luzaz ELAren eta Nazio Batuen Erakundeko torturen kontrako kontalari bereziaren eskaera bat izan da, bestak beste.

Era berean, ELAren ustez beharrezkoa da grabazio horien berri izan ahal izateko prozedimenduak zehaztea, neurri horiek erangikorrak izan daitezen.

Hala ere, neurri hau garrantzitsua izanik, ELAren ustez beste neurri batzuk ere hartu behar dira. Neurri horien artean, atxilotuentzako inkomunikazioa kentzea dago. Horrela, preso dauden lagunek dituzten eskubideen bermea indartuta egongo litzateke. Inkomunikazioaren ezabatzea, Ertzaintzaren sinesgarritasuna handitzea eragingo luke.