ELAk bere babes osoa adierazi nahi dio Kataluniako herriari Diadaren egunean: Borrokatu eta Irabazi

2021/09/10
ELAk bere babes osoa adierazi nahi dio Kataluniako herriari Diadaren egunean: Borrokatu eta Irabazi
Aurten, kataluniarrek kalea berriro hartuko dute, iazko debekuaren ondoren (covid-19rengatik), euren aldarrikapen demokratiko eta nazionalak erakusteko. Kataluniako independentziaren aldarrikapena ez zegoen lotan, eta aurtengo leloak hori erakusten du: ‘Lluitem i guanyem la independència’.

ELAk hasieratik txalotu du Kataluniako arduradun politikoek erakutsi duten ausardia politikoa, eta bere etorkizuna libre eta demokratikoki erabakitzeko herriak egindako bide eredugarria goraipatu ere.

Catalunya aurrera, endavant!