ELAk bere babesa azaltzen dio Greziako herriari

2015/06/30
ELAk elkarretaratzea egin du Greziako herriarei babesa emateko. Bada garaia Europako herritarrak bere etorkizunaren jabe izateko.

Gaurko egunean ELAk hainbat militantekin bilkura egin du eta honako adierazpena egin du:

  • ELAk babesa eman nahi dio Greziako herriari eta txalotu ere igandean egingo den erreferendumaren deialdiari. Bada garaia Europako herritarrak bere etorkizunaren jabe izateko. Demokraziaren jaiotza sostengatu zuen herriak hitza herriari ematea albiste ona da.

  • Greziako herritarrek aukera paregabea dute EZ esateko troikari eta defendatzen duen gizakiaren kontrako politika ekonomikoei. Greziarrek gure elkartasun guztia dute bere soberaniaren defentsan eta justizia sozialean oinarritutako gizarte berri bat eraikitzeko nahian.

Mikel Noval, ELAko arlo sozialeko arduradunarekin elkarrizketa gaur goizean info7 irratian