ELAk bere elkartasuna adierazi dio Puigdemont presidenteari

2017/11/30
Generalitateko presidente Carles Puigdemont ELAko ordezkaritza batekin bildu da gaur goizean Bruselan; sindikatuaren izenean Laura Gonzalez de Txabarri eta Joseba Villarreal izan dira bertan, Batzorde Eragileko Nazioarteko eta Sindikalizazio arduradunak, hurrenez hurren.

ELAk bere elkartasuna adierazi dio bai President zilegizkoari zein erbestean edo Espainiako espetxeetan atxilotuak dauden kontseilariei. ELAk atxilotutakoen eta erbesteratutakoen izaera politikoa azpimarratzen du; era berean, Espainiako gobernuak Kataluniako ordezkari politiko zilegizkoen gainean ezarritako errepresioa salatzen du.

ELAk ere ANC eta Omnium Cultural erakundeetako presidente Jordi Sanchez eta Jordi Cuixarten askatasuna exijitzen du.