ELAk bere elkartasuna adierazi zion Laborantza Ganberako Lehendakariari

2010/02/19
Adolfo Muñoz “Txiki”, idazkari nagusiak Pauko epaitegiaren aurrean egin zen elkarretaratzean parte hartu zuen.

Euskal Herriko Laborantza Ganberari elkartasuna adierazi asmoz ehunka pertsona elkartu zen otsailaren 18an Pauko auzitegiaren inguruetan, hauen artean ELAko hainbat kide.

Defentsako hiru abokatuek kargu guztiak bertan behera gelditzeko eta Mixel Berhokoirigoin EHLGko lehendakariaren, Mixel Berhokoirigoinen, absoluzioa eskatu zuten. Prokuradoreak, bi mila euroko isuna edo «epaileak egoki deritzon isuna» baino ez zuen eskatu.