ELAk bere gehiengo historikoa lortu du Estatuko administrazio orokorrean

2015/06/19
Estatuko administrazioan Hego Euskal Herrian izandako hauteskundeetan ELAk inoizko emaitzarik onenak lortu ditu. Gipuzkoan irabaztea lortu du eta Nafarroa, Bizkaia eta Araban bigarren sindikatua izatera pasa da.

Gipuzkoan garaipena lortu du, lan legepeko eremuan 6 ordezkari lortu ditu 9tik, eta funtzionarioetan lortutako 5ak gehituta 11 ordezkari lortzen ditu 30 etik.

Nafarroa, lan legepeko eremuan 3 ordezkari lortu ditu 9tik eta funtzionarioetan beste 3, 30 etik 6 ordezkari lortuz. Bigarren sindikatu izatera pasatu da UGTgaindituz eta lehengo sindikatu izan den CCOO etik ordezkari batera geldituz.

Bizkaian, lan legepeko eremuan 4 ordezkari lortu ditu jokoan zeuden 13 ordezkaritik. Honi gehitu behar zaio funtzionarioetan lortutako 3 ordezkariak, 7 ordezkari lortuta denetara eta horrela bigarren sindikatu izatera pasatzen da UGT ren aurretik.

Araban gaur lan legepeko eremuan egin dira hauteskundeak soilik eta 3 ordezkari lortu ditu 9 tik.

ELA ren ustez emaitza hauek balio handia daukate,Estatuko administrazioak pairatu dituen murrizketei gehitu behar zaio Estatuak ELA sindikatuari ekintza sindikala aurrera eramateko egin dion ordu sindikalen murrizketa. 2012An sinatutako “liberazio sindikalen akordioa” Akordio hau, Estatua eta CCOO , UGT eta CSIF artean sinatu zuten eta ELA ren ustez , Estatuak egindako murrizketak legitimatzen ditu.

ELAk esker ona adierazi nahi du, Estatuko administrazioko langileen artean izan duen babesagatik eta hitza ematen du konfiantza hori aintzat hartuko duela eta orain arte bezela Estatuko administrazioko langileen eskubideen defentsan buru belarri jarraituko du