ELAk bere gehiengo zabala berretsi du hauteskunde sindikaletan

2007/02/08
ELAk hauteskunde sindikaletako epe trinkoko emaitzak aurkeztu ditu otsailaren 8an Bilbon. Hauteskundeetako epe trinkoa abenduaren 31an amaitu zen Euskal Autonomia Erkidegoan; Nafarroan ekaina arte luzatuko da. ELAren ustez sindikatu honek lortu dituen emaitzak ikusgarriak dira.

Jose Elorrieta idazkari nagusiak azpimarratu duenez, "prozesuaren hasieran EAEn ordezkaritzaren %40ko muga gainditzea zen gure helburua, eta alde handiz lortu dugu. Egun ditugun behin-behineko emaitzak oso onak dira: ordezkaritzaren %40,70a EAEn, %21,48a Nafarroan eta %35,98 Hego Euskal Herrian".

Hauek dira ELAk aurkeztu dituen datuak