ELAk bere helburua lortu du: Garbialdik Gabonetako aparteko paga ordaindu die Bizkaiko Diputazioko garbikuntzan diharduten langileei

2012/12/20
Garbialdik, hasieran esan zuenaren kontra, Gabonetako aparteko paga ordaindu die Bizkaiko Diputazioaren garbikuntzan diharduten langileei. Helburu hori lortuta, ELAk bertan behera uzten du abenduaren 21erako Bizkaiko Diputazioaren aurrean deituta zuen protesta ekintza.

Bizi dugun egoeran eta enpresek nola jokatzen duten ikusita, ELAk sektoreko langileak animatzen ditu euren lan baldintzak eta soldatak enpresa hitzarmenetan blindatzera.