ELAk bere militanteak defendatu eta babesten ditu kartzela arriskua ekiditeko
Tomas Acha enpresako gatazkak 2012. urteko hasieretan eman zen enpresak bere langileei soldatak ordaintzeari utzi ziola eta. Negoziaketa ezberdinak burutu ondoren, akordioa lortu zen non 15 langilek kalte-ordain baten truke bere kontratuen borondatezko bukaera onartzen zuten. Modu honetan, Lan gatazka akordio batekin amaitzen zen.
Enpresa langileontzako kalte-ordainei aurre egiteko adostutako dirua ematera zihoala ELAk langileei bideratu ziezaien, Guardia Zibilak ELAko lau militante atxilotu zituen mehatxu delituaren akusaziopean.
ELAren iritziz, enpresak sindikatuaren langile eta militanteen aldeko ekimenak kriminalizatzea zuen helburu, are eta gehiago testuinguru gogor batetan: soldatak ordaindu gabe, kaleratzeen mehatxuak...dena proportziorik gabe eta modu bidegabean.
ELAk berretsi egin du erabateko konfiantza bere militanteengan; horiek defendatu eta babestu egin ditu eta fiskaltzarekin akordioa lortu du heurentzat ondorioztatu zitekeen edozein kartzela arriskua ekiditeko. Era berean, bere militanteen eta sindikatuaren zuzentasunean eta izenonean berresten da.
TOMAS ACHA S.L.ko gatazkaren atzean zergati eta interes laboralak besterik ez zeudela gogoratzen du ELAk.
Laudioko Tomas Acha S.L. enpresan lan-gatazka bat zegoen, izan ere, enpresak langileei soldata ez baitzien ordaintzen. Irtenbide bat bilatze aldera, langileek eta beren sindikatuak hainbat ekinbide erabaki zituzten: PRECOren eta Arabako Lan-Ikuskaritzaren esku hartzea, greba… ELAk gatazka honetan langileei babesa eman zien.
Enpresak 26 kaleratze zekartzan EEE bat aurkeztu zuen. Azkenik, negoziazio gogorren ostean, akordio bat iritsi zen: 15 langilek kontratua borondatez etetea onartu zuten, kalteordain baten truke.
2012ko martxoaren 4ean, enpresako jabeak ELAren Basauriko egoitzan langileen zor zitzaien zenbatekoa ematera joan zirenean (ELAk haiei dirua helaraz ziezaien) Guardia Zibila sindikatuaren lokalera joan zen, enpresak eskatuta, baina beren nortasuna ezkutuan mantenduz. Orduan ELAko lau militante atxilotu zituzten, estortsio delitua egotzita.
Harriduraz, ELAk salatu egin zuen honelako jokabide neurrigabe eta injustua. Enpresak egin zuenak, hots, sindikatuak langileen defentsan egiten duen lana kriminalizatzea, Guardia Zibilaren esku hartzea ekarri zuen.