ELAk bere siglak alderdien arteko lehian erabiltzearen debekua gogorarazten du
Printzipio horrekin bat, ELAk honela du ezarrita bere Estatutuetan:
9. Artikulua. Bateraezintasunak
-
Bateraezina da Nazio Kontseiluko, Nazio Batzordeko, Batzorde Eragileko eta Lanbide Federazioetako zein Eskualde Batzetako zuzendaritza-organoetako eta – aldi berean – alderdi edo elkarte politiko bateko zuzendaritza-organoetako kide izatea, baita kargu publikoren batean jardutea ere. Hauteskunde politikoetan parte hartzeak berekin dakar sindikatuko karguak uztea. Halaber, bateraezintasun hau aplikagarria zaie ordu sindikaletako kredituak metatuz edo antzeko sistemaren batez eginkizun sindikaletan bakarrik diharduten guztiei.
-
ELAko kide den inork ezin du erabili bere kargu sindikala helburu elektoral zein politikoetarako, edo jarduera sindikaletik kanpoko beste zeinahi eginkizunetarako.
ELAk bere konpromisoa berresten du barne-arauen egunerokotasuna defendatzeko eta bere siglak erabiliak izan ez daitezen alderdien arteko hauteskunde-eztabaidetan.