ELAk bere siglak hauteskunde-helburuetarako erabiltzea eragotziko du
2016/06/14
Hilaren 26ko hauteskunde orokorren aurreko kanpainaren barruan ELAk antzeman du antolakunde batzuk gure siglez baliatu direla gure sindikatuko kide batzuek parte hartu zuten ekitaldi baten berri ematean.
ELAren Estatutuetan argi ezarrita dago bateraezintasuna dagoela sindikatu-karguen eta politika-karguen artean. Bateraezintasun horrekin batera Estatutuen 9. artikuluan berariaz ezarrita dago beste hau ere: “ELAko afiliatuek ezin dute erabili beren izaera sindikala, hauteskunde- edo politika-helburuetarako, ezta jarduera sindikalarekin zerikusirik ez duen beste edozein helburutarako”. Hori gure sindikatuaren nortasun-ezaugarrietako bat da, gerora begira gorde nahi duguna. Horregatik ELA bere barne-jardunerako arauak indarrean iraunarazten ahaleginduko da, eta zehazki bere siglak hauteskunde-helburuetarako erabiltzea eragotziko du.