ELAk bere XII Kongresu konfederalerako deialdia egin du

2008/04/18
ELAko Nazio Kontseilua, kongresu arteko organo konfederal gorena, apirilaren 18an Bilbon bildu da, eta estatutuek jasotzen duten legez, XII Kongresu konfederala deitu du azaroaren 26 eta 27rako, Bilboko Euskalduna jauregian.

Kongresuan 736 ordezkari izango dira; hauetatik 350 federazio profesionalen ordezkari izango dira, beste hainbeste eskualde-batzetakoak eta 36, sindikatuko Nazio Batzordekoak. Lau federazio profesionaletatik handiena Metala da, eta 94 ordezkari izendatuko ditu; Hainbatek, txikienak, 81. Hamabi eskualde-batzen aldetik, berriz, handienak, Bilbok, 37 igorriko ditu, eta Urola-Kostak, aldiz, 22.

XII Kongresuko lema “Langileekin” izango da, sindikatuak langile-klasearekiko duen  konpromisoa adierazi eta nabarmentze aldera.

Bestalde, Nazio Kontseiluak kongresuan jorratu beharreko gaiak erabaki ditu: Batzorde Eragilearen txostena, kongresu-egitasmoa eta Batzorde Eragilearen hautaketa.

Jakina da XII Kongresuan egungo idazkari nagusi den Joxe Elorrietaren erreleboa emango dela, honek ardura utziko baitu sindikatuko araudiak horrela jasotzen du eta. Joxe Elorrietak kargua uztearekin batera 1976an sindikatuaren ardura bere gain hartu zuen belaunaldiak arduradun talde berri baten eskuetan utzi du ELAren gidaritza.