ELAk Berriobeitiko Rocópolis rokodromoan izandako laneko heriotza gaitzesten du
Berriobeitiko (Nafarroa) Rokopolis rokodromoan lanean ari zen pertsona bat hil da gaur goizean, altueratik erorita. ELAk babesa eta elkartasuna adierazi die hildakoaren familiari eta lankideei, eta gertatutakoa ikertzeko eskatu du, kausak argitzeko, berriro gerta ez dadin beharrezko neurriak ezartzeko eta erantzukizun guztiak argitzeko.
ELAk elkarretaratzea deitu du otsailaren 26rako, osteguna, 10:30ean, Nafarroako Gobernuaren aurrean, erantzukizunak eskatzeko eta prebentzio arloan neurri eraginkorrik ez dagoela salatzeko.
Nafarroan, 2025ean pertsona bat hil zen lan istripuz bi astean behin, guztira 27 langile. 2026an dagoeneko 2 pertsona hil dira lan istripuz. Enpresek ez dituzte betetzen prebentzioaren arloko betebeharrak, eta erakunde publikoek ez dituzte behar adina baliabide bideratzen kontrol eraginkorra bermatzeko.