ELAk bertako negoziazio-esparruen alde agertzeko eskatzen die metaleko patronalei
2016/11/09
ELAk elkarretaratzeak egin ditu EAEko metaleko hiru patronaletako egoitzen aurrean, Estatuko Metal Hitzarmena aintzat ez hartzeko eta patronalari bertako negoziazio-esparruen aldeko jarrera eskatzeko. Datorren azaroaren 18an Iruñean egingo da elkarretaratzea, helburu berdinekin.
Elkarretaratzeak amaitu eta gero, idatziz jaso utzi dituzte patronalek ELAren aldarrikapenak.
ELAk gogoratu nahi du metalaren sektorean lehen sindikatua dela Hego Euskal Herriko lau herrialdeetan, eta metaleko patronalei bertako negoziazio-esparruen alde agertzeko eskaria egin die.