GIPUZKOAKO ERRESIDENTZIAK

ELAk bertan behera utzi ditu indarrean dauden zortzi greba mugagabeak

ELAk bertan behera utzi ditu indarrean dauden zortzi greba mugagabeak
Aurreko ostiralean PRECOn lortutako aurreakordioari greba egiten ari diren langileek aldeko botoa eman dute.

ELAk zortzi batzar egin ditu Errenteriako San Marcosene eta Jesusen Bihotza egoitzetan, Donostiako Villa Sacramenton, La Pazen eta Txara IIn, Zumarragako Argixaon, Ordiziako San Josen eta Zumaiako San Juanen.

Batzarren helburua aurreko ostiralean LHKn patronalekin lortutako aurreakordioa azaltzea eta langileek botoa ematea zen.

Zortzi egoitzetako langileek sindikatuak egindako akordioaren alde bozkatu dute eta, ondorioz, 379 eguneko grebaren ostean, sindikatuak bertan behera utzi du akordioa.

ELAk azpimarratu nahi du egoitza horietako langileek beren gain hartutako borroka gogorrari esker gaur egun hitzarmen sektorial bat sinatu ahal izango dugula hilaren 18an.

Egin duten greba solidarioaren ondorioz, sektoreko 5.000 langileek onura nabarmenak izango dituzte.

Orain, sindikatua abenduaren 18an hitzarmen bihur daitekeen testuaren behin betiko idazketan zentratuko da.