ELAk bertan behera utzi du Villabonako Santiago egoitzan deitutako greba mugagabea

2007/01/23
ELAk urtarrilaren 29rako Villabonako Santiago egoitzan deitua zuen greba deialdia bertan behera gelditu da, azkenean SUMAN enpresak adosturik zegoen ituna sinatu duelako. Aurretik adosturik zeuden hainbat gai garrantzitsuetan SUMANek atzera egiteagatik ELAk greba deialdia egin zuen Langileen Batzarrak aho batez hala onartu zuelako.

Orain, enpresak arlo horiek sinatzeko erabaki du. Sinatutako eduki nagusiak hauek dira:

-Soldata igoerak (Erizain Laguntzaileena)
*2.006: 1.077 €. %5,29ko Igoera suposatzen du
*2.007: 1.141 € %5,94 (KPI + 3,24)ko igoera suposatzen du
*2.008: 1.205 € %5,61ko igoera suposatzen du

-Lanaldia: 1.592 ordu langile guztientzat, 20 minutuko atsedena lanordua bezala kontsideraturik (Lan Hitzarmen Probintzialean lanaldia alatuagoa izatea gain, 20 minutuak lanorduren kontsideraziorik ez dute)

-Jai igandeetako osagarria: 15,84 €, %18,56ko igoera suposatzen du.

-Aintzinatasuna: 40, 73€ 2.007an, (Lan Hitzarmen Probintzialean 18,03 €)

-Behin behineko ezgaitasuna (Bajak): Lehengo egunetik % 100 lehenengo baja eta % 80a hurrengoak. Probintziako Lan Hitzarmenean ez dago inolako osagarririk

-Sindikal Eskubideak eta ordaintzen diren baimenetan ere hainbat hobekuntza sinatu ditugu

ELAk oso positibotzat jotzen du Santiago egoitzan sinatu berria dugun ituna. Gipuzkoako Lan Hitzarmenak zapuzten zituen baldintza onuragarriak mantentzeaz gain hobetu ditugu. Garrantzitsua izan da Langileek mantendu duten jarrera irmoa, batez ere adosturik genituen hobekuntzetan enpresak atzera egin zuenean. Aurrerantzean ere, atzoko egunez SUMAN Enpresak azaldu zuen elkarrizketa eta irizpideen seriotasuna nahi dugu.