ELAk BIGARREN EUROPAR GIZARTE FOROAN PARTE HARTUKO DU PARISEN AZAROAREN 12tik 15era

2003/11/10

ELAko ordezkaritza Parisera joango da azaroaren 12tik 15era ospatuko den bigarren Gizarte Foroan parte hartzeko. Porto Alegren gertatu bezala, foro hau ere neoliberalismoaren aurka eta "euren interesetarako multinazionalek, gobernuek eta nazioarteko erakundeek zuzentzen duten, mundializazio kapitalistaren prozesuaren aurka dauden" erakundeen bilgunea izango da.

ELAren ordezkaritzaren buru Jose Elorrieta Idazkari Nagusia izango da eta azaroaren 15eko batzarrean parte hartuko du Belgika, Frantzia eta Portugalgo sindikalista eta gizarte erakundeetako ordezkariekin batera. "Europako hiritarren eskubideak: ekonomikoak, sozialak, lanekoak, ingurugirokoak eta kulturalak" gaiaren inguruan debatea izango da. Era berean Laura Gonzalez de Txabarri eta Mikel Noval, emakume eta nazioarteko alorren arduraduna eta gizarte politiken arduradunak hurrenez hurren, gizarte mugimenduek antolatutako mintegietan parte hartuko dute.

Bestalde Nere Urrestarazu, genero politiken eta gazteen alorren arduradunak, emakumeen eskubideen europar asanbladan parte hartuko du