ELAk Bilboko Udaletxean, 2016rako langileen lan baldintzen akordioa sinatu du
Gaur, bilboko udaleko langileen lan baldintzen inguruan lortutako akordioak, urte bateko iraunaldia izango du eta bai enpleguan, soldatatan eta lan eta familia bizitza uztartzeko neurrietan aurrerapen adierazgarriak jasotzen ditu.
Enpleguari dagokionean… Lanpostuak ez gutxitzea lortzen da, 50 enplegu baino gehiago egonkortzea, hutsik dauden lanpostuak betetzea eta datorren lau urteetan EPEak egitea, gaur egun dagoen enplegua egonkortzeko helburuarekin. Gainera, akordioak, instituzioak zerbitzuak ez pribatizatzeko konpromezua jasotzen du.
Soldatei dagokienean… Urte honetarako soldatak %1 igoko dira eta gainera osagarri bat adostu da, 2016rako soldata igoera garrantzitsu bat suposatzen duena.
Lan eta familia bizitza uztartzeko neurriei dagokienean, langileentzako baimen eta lizentziak hobetu dira eta Euskera eta Gizon eta emakumeen berdintasunaren arteko gaietan aurrerapausuak ematen dira.
ELAk, positibotzat jotzen du lorturiko akordioa eta aurrerapausutzat jotzen ditu bai enpleguan bai soldatetan eta zerbitzu pulikoen garapenean akordio honek jasotzen dituen neurriak. Akordio hau, gainera, instituzioko langileen inplikazioagatik lortu da.
ELAk borrokatzen jarraituko du eta baita aldarrikatzen ere (bai Bilboko udalean eta baita beste instituzioetan ere) zerbitzu publikoen aldeko apustu garbia egin dezatela. Ezinbestez lanpostuak sortu eta egonkortu eta egunero zerbitzu publikoetan lanean ari diren langileen lan baldintzak hobetu behar dira horretarako.