ELAk Bilbon ospatuko du Maiatzaren Lehena

2008/04/29
Azken urteotan bezala ELAko militanteok Bilbon ospatuko dugu Maiatzaren Lehena. Goizeko 11,30etan Jesusen Bihotzaren Plazan Jose Elorrieta, idazkari nagusiak eta Adolfo Muñoz, idazkari nagusiaren albokoak gaur egungo egoeraren diagnostikoa egingo dute, hainbat ikuspuntutatik: gizarte, ekonomia, lana eta politika arloak kontutan hartuta.

Hitzaldiaren ostean, gutxi gora behera eguerdiko 12,30etan manifestazio batek Gran Vía eta Plaza Biribila lotuko ditu Euskal herri soziala indartzeko langileak martxan lemapean.

14:00etatik aurrera, manifestazioa amaitu eta gero, Barakaldoko BECn da hitzordua. Bertan egingo baita ELAko kideen bazkaria.