ELAk Bizkaiko Aldundiari egoitzetako ratioak hobetzeko proposamen bat luzatu dio
ELAk eta Bizkaiko egoitzetako egoiliarren senideen elkarteak atzo bilera bat egin zuten sektoreko egoera zertan den aztertzeko. Batzarrean ELAk elkarteko hortako kideei adierazi zien harrituta eta gogaituta dagoela, batetik, sektoreko patronalak negoziatzeko agertzen ari diren borondate ezagatik (beren etekin ugariekin espekulatzen jarraitzen dutelarik); horixe frogatu zen joan den astearteko bileretan. Bestetik, Bizkaiko Foru Aldundiak ez duelako ezer egin 50etik gora egunez luzatu den gatazka bati konponbidea emateko; bideratu ordez gatazka egunetik egunera gaiztotzen ari da.
Gizarte-Ekintzako Diputatuak hitza eman zuenez ahal den heinean ratioak hobetuko zituela, ELA sindikatuak, sektorean ordezkaritzaren %70etik gora duenak, elkarteari ratioak hobetzeko proposamen baten berri eman zion.
Egoiliarren senideen Elkarteko ordezkariek ontzat eman dute ratioei buruzko ELAren proposamena, eta hau Gizarte-Ekintzako Diputatuari gaur goizean igorri zaio. Senideen elkarteak ELAri jakinarazi dio premia larria dela ratio horiek goitik behera aldatzea; horregatik bat dator proposamenarekin. Halaber, elkarteak Aldundiari eta patronalei eskatu die sektoreko langileen aldarrikapenak aintzat har ditzatela. Izan ere, sindikatuak eta elkarteak uste baitute aldarrikapen horiek Aldundiak kontutan izan behar dituela oheak ituntzeko hurrengo aldian.
Azkenik, bi antolakundeek adierazi dute Aldundiak eta patronalak lehenbailehen onartu behar dituztela plazaratutako eskariak, arreta zuzeneko plantillak gehitu, beharginen baldintzak hobetu eta gure adinekoek arreta duina eta kalitatezkoa jasoko dutela bermatu. Behar diren ekintza guztiak egingo dira eskariak aintzat hartzen diren arte.