ELAk Bizkaiko metalaren patronalaren diru gose aseezina salatu nahi du

2006/05/03

Bizkaiko Metaleko Enpresen Federazioak agerian utzi du beste behin bere diru gose aseezina. Izan ere, metalaren alorrean hitzarmen bat lortzeko negoziazioak blokeatu ditu; patronalak langileen lan baldintzetan murrizketa gehiago ezarri nahi ditu, enpresen irabaziak handitzen doazen arren.

ELAren metaleko federazioak azpimarratu nahi duenez, enpresen eta enpresarien egoera ekonomikoa ona den arren, langileen egoeraz ezin da gauza bera esan. Izan ere, Bizkaiko Metaleko Enpresen Federazioak prekarietatea eta lan baldintza txarrak oinarri dituen akordio eredu bat bilatu nahi du.