ELAk aberastasuna modu justuan banatuko duen hitzarmena exijitzen dio Bizkaiko Metalaren patronalari

2022/10/18
ELAk elkarretaratzea egin du Ortuellako Tecuni enpresaren aurrean, bertako zuzendari nagusia FVEMeko lehendakaria baita. Bihar izango da hurrengo negoziazio mahaia.

Bizkaiko metaleko negoziazio mahaiaren bileraren bezperan, ELAk elkarreratzea egin du FVEMeko buruak zuzentzen duen Ortuellako Tecuni enpresaren atarian. Une erabakigarria da: urriaren 27an, 28an eta 31n hiru greba egun daude deituta. Eduki duinak izango dituen hitzarmena beharrezkoa dela berretsi du sindikatuak.

ELAk uste du, enpresa mozkinak eta lan kargak handiak diren heinean, KPIaren araberako soldata igoerak gutxienekoa direla. Horrekin batera, badira beste eduki garrantzitsu batzuk, FVEMek jorratu nahi izan ez dituenak:

  • Igoerak tauletako soldatetarako eta baita gainetik dauden soldatetarako ere izan behar dira.
  • Subrogazioa azpisektore guztietara zabaltzea.
  • Lanaldia murrizketa.
  • Hitzarmena aplikatzeko berme errealak ezarri behar dira.
  • Prekarietatearen aurkako beste neurri batzuk ere jaso behar dira.

Ildo horretan, biharko bilerak patronalarekin eman dezakeenaren zain, ELA lanean ari da urriaren 27ko, 28ko eta azaroaren 2ko grebak prestatzen. Datozen egunak oso garrantzitsuak dira. Mobilizazioaren eta greben bidez soilik lortu ahal izango da aberastasuna modu justuan banatzen duen hitzarmena.